Andoain, 1992. Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean eta UNIR-en Zientzia Politiko eta Administrazio Publikoan graduatua. Bi master ditu; bata Bartzelonako Unibertsitateko Nazioarteko Ekonomiaren Zuzenbide eta Politikan (LL.M.) eta bestea Madrileko IMF Business School-eko Proiektu Kudeaketan.
Urte batzuk lanean aritu zen Suitzan, Munduko Merkataritza Erakundean, Merkataritza Negoziazioen departamentuan, baita Nazio Batuetako Merkataritza eta Garapen departamentuan ere.
Egun, ieTeam Donostiako aholkularitza taldean lan egiten du, Estatu Batuetan, Washington DC hiriko bulegoan.