Gizarte Hezkuntzako ikasketak egin zituen lehenik eta Ekonomiako Gradua ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean. Gizarte Hezkuntzako Gradua amaitu bitartean eta ostean, haur eta gazteen aisialdi jardueretan (udaleku, Kuadrillategi egitasmoa…) aritu da lanean, begirale zein koordinatzaile moduan. Behin Gizarte Hezitzaile ikasketak amaituta, haur eta nerabeen babes arloan egin du lan (gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuan), hezitzaile moduan, ia urtebetez, ekonomiako ikasketak hasi arte. Ekonomiako Gradua amaitu berri, EnpresaBIDEAn hasi da artikuluak idazten, ikasketen inguruan zerikusia duen lanpostu bat bilatzen duen bitartean.