EmakumeEkin elkarteko presidentea. Ekintzailetzan aditua eta prestakuntza-emailea
Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua eta Maiken Koop. elk. txikiaren sortzailea. 15 urteko esperientzia du ekintzailetzako proiektu eta programak diseinatzen, koordinatzen eta gauzatzen, betiere genero-ikuspegia ardatz. Laguntza-prozesuetan espezializatua, pertsonak erdigunean jartzen ditu, haien behar eta potentzialetatik abiatuta. Hori guztia, enpresa-sortze, kultur- eta sormen-industrien garapen, Silver Economy edo landa-eremuko ekintzailetza bezalako arloetan.