Ekonomilari gisa lan egin ondoren (Ekonomian lizentziatua izaki) Parisera abiatu zen 2004an. Han, La Femis zinema eskolan 'Atelier Network' masterra egin, eta orduz geroztik, zinema munduan ibili da. Euskal Herriko hainbat ekoizpenetan, laguntzaile eta produkzio buru. Dokumentalgilea ere bada. Egun, Bilbon bizi eta Irusoin ekoiztetxean (‘Handia’) promozioko gidoilari lanean dihardu, baita beste film berrien idazketan eta garapenean ere.