Leire Martinez Erize naiz. Iruindarra eta komunikazioan graduatua. Txikitatik izan dut kazetaritzarako grina bizia eta jendearekin harreman hurbila maite dut. Kuriositateak bultzatu nau lanbidean. Orain, ETB2ko Navarra hoy saioan landa eremuko kazetari gisa ari banaiz ere, musika kontuak, kultura, entretenimendua zein informatiboetan lan egin dut hainbat urtez. Telebistaz gain, EITBko irratietan (Euskadi Irratia, Gaztea eta Radio Euskadin) aritu naiz.