Maitane Junguitu Dronda

Maitane Junguitu
Gizarte Komunikazioan doktorea

Maitane Junguitu Dronda Gizarte Komunikazioan doktorea da eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza saileko irakaslea da. Bi ikerketa egonaldi gauzatu ditu University of Nevada-n, Reno (USA) eta bat University of Stirling-en (Eskozia), non nazio txikietako animazio zinemaren testuingurua landu zuen.

Bere ikerketa objektuaren muina Euskal Herriko animazio zinema komertziala da. Bere beste ikerketa-ildoen artean emakumearen ikusgaitasuna objektu-kulturaletan, bideojokoak, euskara eta komunikazio arloko ekintzailetza dira.