Mari Luz Guenaga Gómez

mariluz guenaga gomez
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateko irakaslea eta ikerlaria

Mª Luz Guenaga Gómezek (Eibar, 1975) ingeniaritza informatikoa ikasi zuen, 20 urte baino gehiago daramatza programazioarekin eta pertsona-ordenagailu interakzioarekin erlazionatutako ikasgaiak ematen. Ikerketa aldetik, gazteen irakaskuntza-ikaskuntza hobetzeko teknologiaren erabilera interesatzen zaio, eta arlo horietan duten interesa bultzatzea, batez ere nesken artean. Hori Deusto LearningLab taldearen bitartez gauzatzen du, eta horrekin sortutako baliabideak nazioarteko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasgeletan erabiltzea lortu dute. Ibilbide hori gizarte teknologien enpresa baten sorrerarekin (Gizer.net, 2001-2012) uztartu du, non irisgarritasunari eta hezkuntza-teknologia proiektu teknologiko anitz garatu zituzten.