10 langile edo gehiago dituzten saltokien %76,5ek sare sozialak erabiltzen dituzte egun

Busturialdea da, %89,1ekin, euskarazko webguneen ehuneko handiena duen Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdea, Eustaten arabera

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

10 langile edo gehiago dituzten EAEko saltokien %76,5ek sare sozialak erabiltzen dituzte gaur egun, eta %57,3k, berriz, "hodeian" ordaintzeko zerbitzu informatikoak (cloud computing). Eustatek gaur emandako datuak dira. Estatistika erakundearen arabera, 10 langile edo gehiagoko enpresen hamarretik zazpik erabiltzen dituzte multimedia edukia partekatzeko sare sozialak, blogak edo webguneak.

Hiriburuetan, Donostia nabarmentzen da, saltokien %86,1k erabiltzen baititu sare sozialak, Bilbon % 78,9k eta Gasteizen %75,8k. Bestalde, Busturialdea da, %89,1ekin, euskarazko webguneen ehuneko handiena duen EAEko eskualdea.

Txostenak, halaber, eskualdeka xehatzen du merkataritza elektronikoaren erabilera, eta Debagoiena, Donostialdea eta Bidaso Beherea nabarmentzen dira 2023an. Debagoienan, esaterako, saltokien %47k erabiltzen dute merkataritza elektronikoa.

Hiriburuei dagokienez, merkataritza elektronikoa egiten duten 10 langile edo gehiagoko enpresak %44,1 dira Donostian, %42,0 Bilbon eta %36,3 Gasteizen 2023an. 2010 urtearen aldean, merkataritza elektronikoaren erabilerak bilakaera handia izan duela agerikoa da: ehuneko 19,5 puntu gehiago dira saltokiak Donostian, 18,5 puntuko igoera eman da Bilbon eta 13,3 puntukoa Gasteizen.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK