6G agerian

5Ga estandarizatzen den bitartean, Nafarroako Anteral enpresa aitzindarietako bat da 6G teknologia probatzen

    Argazkia: iStock
    Argazkia: iStock
    alejandro juez
    Kazetaria, teknologian aditua
    2022eko apirilaren 27a
    Eg. 2022eko apirilaren 29a

    Gero eta konektatuagoak gaude; ez dakigu etxetik irteten sakelan smartphone-a ez badugu. Internet mugikori esker, edozein unetan aurki gaitzakete, eta aukera dugu bidaien edukia partekatzeko edo kontsumitu ahal izateko gure eskuko ahurrean. Zenbaitek pentsatuko dute 6G teknologia urrun dagoela oraindik, baina dagoeneko 5G ospetsua ordezkatuko duen teknologia lantzen ari dira. Nafarroako Anteral enpresa aitzindarietako bat da 6G etorkizunaren garapenean, eta are gehiago lotuko gaitu, ahal bada.

     

    Anteral enpresa, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, etorkizuneko 6G kontzeptuak eta potentzialtasuna ikertzen ari da, telekomunikazioen munduan izen handia duten enpresekin batera, Itziar Maestrojuán Biurrun Anteraleko CEOak adierazi bezala. Azken mugarrietako bat Huaweiekin lortu batera dute: segundoko 240 gigabit transmititzea. Horrek gure gailu guztiak 6G sareetara konektatuta izatea ahalbidetzen du, zerbitzua asetu gabe.

    Gaur egun dagoen protokolorik modernoena 5G da, nahiz eta zabalduena 4G izan. Belaunaldien arteko jauziak ekarri du iraultza Internet mugikorretan kontsumitzen dugun modura. 2Gtik 3Gra egindako jauziak irudiak bistaratzea ahalbidetu zuen, segundo batzuk baino gehiago kargatu arte itxaron behar izan gabe. Instagramen edo beste sare sozialetan kontsumitzen ditugun storiak ez lirateke posible izango 4Grik gabe, bideo bidatezko streaminga egitea bezalaxe. 5Gak aukera emango du hodeian bideojokoetan jolasteko eta gure gailu guztiak sarera konektatuta edukitzeko: autoak, robotak, etxeko domotika... 6Gak, segur aski, edozein lekutatik sartu nahi dutenei irekiko die metabertsoa, aipatutako azken frogen arabera, segundoko 240 gigabiteko abiaduran transferitu ahal izango baitira fitxategiak, errealitate areagotuan murgiltzeko.

     

    Iraultza teknologikoa konektibitatean 

    Azken urteotan aldaketa handiak ikusten ari gara konektagarritasun mugikorrean, etxean, zuntz optikoa edo ADSL izaten jarraitzen dugun Interneteko konexioa ordezka dezakeena. 6Garen alternatibetako bat Starlink izan daiteke. Teknologia hori Elon Musk enpresariaren SpaceX enpresarena da. Lurreko antenen bidez funtzionatzen duen 6Gak ez bezala, Starlinkek lur planeta orbitatzen duten satelite artifizialen sare baten bidez funtzionatzen du. Teknologia honekin munduko edozein lekutatik konekta zaitezke Internetera, baita basamortuetan edo ozeanoaren erdian ere. "Teknologia honek duen eragozpen nagusia da ez duela ondo funtzionatzen populazio-dentsitate handiko eremuetan", dio Ixone Ganzabal Barinagak, telekomunikazioetako ingeniariak. 6Gak arazo hori konpontzen du; izan ere, antenak biztanle-dentsitate handiko lekuetan egon ohi dira, eta datuak transmititzeko gaitasun handia dutenez, gailu asko konekta daitezke seinalea saturatzeko arazorik gabe. 5Gren aldean, 6Gren abantaila handietako bat da latentzia hamar aldiz murrizten dela, hau da, datu-transmisioak denbora errealean egingo lirateke. Esaterako, urruneko ebakuntza kirurgikoak egiteko aukera eskainiko luke, pazientea non dagoen kontuan hartu gabe.

    Noiz hasiko da 6G sarea hedatzen? 

    6G sarea hamarkada hau amaitu baino lehen zabaltzen hastea espero da. Zortzi urte baino gutxiagoan 6G sarea errealitate gisa ikus genezake. 2021eko 5G Forum Virtualen, Europako Batzordeko Peter Stuckmanek ziurtatu zuen Europar Batasuna lantzen ari dela teknologia hori estatu kideetan hedatzeko oinarriak, 60 milioi euroko balioarekin. Stuckmanen esanetan, urrats garrantzitsuenak 2023an eta 2024an ikusiko ditugu, azkenean teknologia hori 2030ean iritsiko baita bere ustetan. Azken urteotan, Euskal Herria 5Gra gehien lotutako Europako eskualdeetako bat bihurtu da. Horrek pentsarazi dezake etorkizunean 6Gren ezarpena funtsezkoa izango dela gure herrialdean.