Ayesak konputazio kuantikoko teknologia garatu du i+DEren sare elektrikoa optimizatzeko

Teknologia berriak aukera ematen du hainbat egoera posible eraginkortasunez ebaluatzeko

Helburua da i-DEk kudeatzen duen sare elektrikoa optimizatzea | Argazkia: Ayesa Helburua da i-DEk kudeatzen duen sare elektrikoa optimizatzea | Argazkia: Ayesa

I-DE (Iberdrolaren konpainia banatzailea) eta Ayesa (teknologia- eta ingeniaritza-zerbitzuen hornitzailea) elkarlanean arituko dira. Helburua da i-DEk kudeatzen duen sare elektrikoa optimizatzea, Quantum Computing teknologia erabilita.

Sare elektrikoaren optimizazio integrala egiteko hainbat faktore eduki behar dira kontuan: milaka datu kudeatu behar dira, etorkizunera begira aurreikuspenak egin behar dira, eta, nola ez, sareko elementuen optimizatu beharko dira. Hiru faktoreei aurre egiteko lan egingo dute talde lana eta soluzio gisa erabiliko dute Quantum Computing teknologia.

Konputazio kuantikoa teknologia berri bat da, zeinari esker optimizazio prozesu konplexuak ebatzi daitezkeen, era zehatz batean. Etorkizunera begira hainbat egoera posible daudenean, erabilgarria izaten da aukerarik onenak zein diren eraginkortasunez ebaluatzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK