Bilbon antolatu dute bankuei aplikatutako teknologia kuantikoaren gaineko Europako lehen topaketa. Jardunaldiak Banks in Quantium Days 24 du izena, BBVAk eta Bizkaiko Foru Aldundiak prestatu dute eta bihar, urriaren 17an, burutuko da San Mames estadioko prentsa aretoan. Adituek haien esperientziak kontatuko dituzte teknologia kuantikoari dagokionez, eta etorkizunean teknologia horiek edukiko dituzten abantailak zein arriskuak azalduko dituzte.
9:30etan hasiko da ekitaldia, eta hiru orduko iraupena izango du. Irekitze instituzionala egingo dute Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko foru diputatuak eta Marta Alonso BBVAren Iparraldeko lurralde zuzendariak. Jarraian, hainbat gairi buruz hitz egingo dute hizlariek: finantza-sektorean kriptografiaren mehatxu kuantikoari heltzea; Konputazioa, Simulazioa eta Quantum Machine Learninga; Zibersegurtasun kuantikoa: aplikagarritasuna finantza-sektorean; Konputazio kuantikoko ekimenak finantza-sektorerako…