• BERRIKUNTZA
  • BeDigital industria eta teknologia digitalaren azoka ekainaren 3an hasiko da

BeDigital industria eta teknologia digitalaren azoka ekainaren 3an hasiko da

Software, Adimen Artifizial, Big Data eta zibersegurtasuneko soluzio berritzaileak aurkeztuko dira BECn

BeDigitalen beste edizio bat | Argazkia: BEC
BeDigitalen beste edizio bat | Argazkia: BEC
2025eko apirilaren 23a
Eg. 2025eko apirilaren 23a

Ekainaren 3tik 5era bitartean egingo da BeDigital – Transforming Industryren zazpigarren edizioa, Bilbao Exhibition Centren (BEC). Industria aplikatuaren eta teknologia digitalen erakusketa izango denak helburu du sektoreko “ikuspegi globala” eskaintzea, software, Adimen Artifizial, Big Data eta zibersegurtasuneko soluzio berritzaileak erakutsita. Aldi berean, tokia izango dute errealitate birtualak, hardwareak, informazioaren teknologiak eta ingeniaritza industrialak, besteak beste.

 

Horretarako, jada zenbait enpresek baieztatu dute bertan izango direla: Minsait, NinjaOne, Kaspersky, Sisteplant, Inycom… Gainera, GAIAren EAEko Jakintza eta Teknologia Aplikatuen Elkartearen taldekako partaidetza ere izango da.

Bestalde, lehenengo egunean Digital Talks hitzaldien edizio berria ere eskainiko da. Ekimena “funtsezkoa” da “berrikuntza eta digitalizazio arloko ezagutzaren transferentziarako”, eta bertan izango dira Espainiako Estatuko zein nazioarteko adituak, sektoreko “punta-puntako joerak” arakatzen. Bertaratzen direnek eztabaidetan parte hartzeko aukera ere izango dute.

 

Aurreko edizioetan egin izan den bezala, Innovation Workshop tailerrak ere izango dira. Enpresa erakusketariek aurkezpen laburrak egingo dituzte, publiko espezializatuari erakusteko haien soluzio eta proposamen berritzaileenak. Aurten, lehen aldiz, Startup Challenge erronka ere antolatu da.