Bilbon egingo da irailean Startup World Cup txapelketako eskualdeko finala

Munduko 'start-up' lehiaketarik handienean parte hartzeko deialdia zabalik dago uztailaren 12ra arte

Iazko irabazlea, NX Technologies enpresa | Argazkia: BAT Iazko irabazlea, NX Technologies enpresa | Argazkia: BAT

Bigarren urtez jarraian, irailaren 26an Bilboko BAT, B Accelerator Tower-en Startup World Cup txapelketako eskualdeko finala egingo da, munduko start-up lehiaketarik handiena. Bizkaikoa izango da hemen inguruan egingo den eskualde mailako lehiaketa bakarra. Txapelketa hau 60 herrialde baino gehiagotan egiten den Startup World Cupeko parte da. Erronka honetan parte hartzeko deialdia zabalik dago uztailaren 12ra arte, eta galdetegi bat bete behar da horretarako.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Bilbon jokatuko den torneoko irabazlea San Frantziskoko Silicon Valleyn (AEB) lehiatuko da final handian 2024ko urriaren 4an. Parte hartzen duten start-upek milioi bat dolarreko inbertsio-sari bat jaso ahal izango dute.

Parte hartzeko baldintzei dagokionean, ez du axola start-upa hastapen fasean egotea, baldintza bakarra enpresa eratua izatea baita. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK