EAEn I+Gn egindako gastua 2.000 milioi eurotik gorakoa izan da 2023an

Jardunaldi osoan dauden berrikuntza ikertzaileen langile kopurua %7,2 handitu da 2023an

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Agerikoa da ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoaren esparruan geroz eta gehiago inbertitzen dela. Enpresa askoren hautua izaten da inbertsio handienetako bat berrikuntzan egitea, eta Eustatek gaur kaleratu dituen datuek berretsi egin dute joera hau. 2023an I+Gko barne gastua %11,7 hazi da EAEn, eta 2.005 milioi eurora iritsi da.

Konpainietan ere sektore honetara zenbat behargin bideratzen dituzten ere dezente hazi da. Jardunaldi osoan dauden berrikuntza ikertzaileei dagokienez, langile kopurua %7,2 handitu da 2023an, aurreko urtearen aldean. Halaber, enpresek %11,9 igo dute barne-gastua alor honetan. 

Goi mailako irakaskuntzan, gastua %1,8 hazi da eta I+Gko langileen kopurua %7,3. Azkenik, Administrazio Publikoan, gastua %10,5 hazi da eta I+Gn diharduten langileak %11,1.

Barne produktu gordinari dagokionez, EAEn ekonomiaren %2,2 da, Europako batez bestekora hurbilduz (%2,24, 2022an). Era berean, 2022an BPGarekiko barne I+Gko gastua %2,08ra iritsi zen erkidegoan, Espainiar estatuko gastua ( %1,44) baino %44 handiagoa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK