EDA Drinks & Wine Campusen egoitza berria aurkeztu da gaur Guardian. Mahastizain eta ardogintza sektoreko ordezkari eta eragileak izan dira bertan, eta Gasteizen eraikiko den beste egoitzarekin batera, “proiektua indartuko du” Arabako Errioxako bigarren egoitza honek.
Basque Culinary Centerrek, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiarekin laguntzarekin sortutako berrikuntza zentro honek, ardogintzan talentua erakartzea, prestakuntza espezializatua eskaintzea eta ezagutza sektorera bideratzea du helburu. Hala, mahastizaintzaren industrian berrikuntza eta ekintzailetza proiektuak bultzatuko ditu EDAk.
Egoitza berria 3.900 metro karratuko lursailean eraikiko da. Zehazki, 2.500 metro karratuko eraikina izango da, eta unibertsitate prestakuntza, ikerketa eta ekintzailetza espazioak izango direla jakinarazi dute. Bi egoitzak diseinatzeko arkitektura lehiaketa baterako deialdia egingo dute.