Etxebizitzetan jartzeko balkoi modular bat diseinatu du Tecnaliak

Pandemia baino lehen debekatua zegoen etxebizitzei balkoi eta terrazak gehitzea. Konfinamendua igaro ondoren, ordea, legea aldatu zuten

Tecnaliak diseinatutako balkoi modular industrializatua | Argazkia: Tecnalia Tecnaliak diseinatutako balkoi modular industrializatua | Argazkia: Tecnalia

Tecnaliak balkoi modular industrializatu bat diseinatu du eraikita dauden etxebizitzetarako. Balkoiak hainbat irizpide behar izan ditu onartua izateko, besteak beste, lau metro karratuko azalera minimoa eta metro eta erdiko hegala edukitzea. Diseinatutako teknologia berriari esker egun balkoirik ez duten etxebizitzetan kanpo espazioak gehitu ahalko dira, betiere, bizigarritasunari buruzko araudi berria betetzen denean.

Izan ere, Covid-19 garaiko itxialdia baino lehen ez zegoen eraikitako etxebizitzetan balkoi edo terraza berririk gehitzerik. Pandemia ondoren, ordea, Eusko Jaurlaritzak iritziz aldatu eta balkoi zein terrazak jartzearen alde jarri zen, bai eraikin berrietan, baita zaharrenetan ere. Ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroak adierazi duenez, aurrerapauso horrek kanpo espaziorik ez duten pertsonen ongizatea eraldatuko du. Gehitu dute balkoi modular horiek aukera eskainiko dutela energia elektrikoa sortuko duten panelak gehitzeko eta beste hainbat eraldaketa egiteko, hots, jasangarritasunean oinarritutako aldaketak.

Tecnaliaz gain beste hainbat enpresek hartu dute parte proiektua sortzerakoan, eta horietako batzuk dira: Talleres Gorlan, Construcciones Zabalandi, Domusa, Etxesoft eta IDK. Proiektua Hazitek izeneko programaren barnean kokatzen da, Eusko Jaurlaritzaren Spri taldearen programan, hain zuzen.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK