Europako datu zentro handienetako bat izango denaren lehen eraikina zabaldu dute Ribabellosan

Merlin Properties enpresa madrildarra ari da zentroa eraikitzen, Arasur poligonoan. 300 megawatioko gaitasuna izango duela aurreikusi dute

Datu zentroaren irudi bat | Argazkia: Tinkle Datu zentroaren irudi bat | Argazkia: Tinkle

Arasurreko data zentroaren lehen eraikina zabaldu dute gaur Ribabellosan (Araba). Europa mailako datu zentro handienetako bat izango da, eta Bilbao-Arasur Data Center Campus izena izango du.

Merlin Properties enpresa madrildarra ari da eraikuntza lanetan eta lehen eraikinaren inaugurazioarekin lanen lehen fasea amaitu dutela iragarri dute. Behin data zentro guztia eraikita dagoela, 300 megawatioko gaitasuna izatea aurreikusten dute. Gaineratu dute campusa egokituta egongo dela azpiegitura digital berrienei erantzuteko, izan ere, adimen artifizial sortzaileak “aurrekaririk gabeko” datu kopurua sortzen du.

Gaurko ekitaldian izan dira izan dira Mikel Jauregi Jaurlaritzako Industria sailburua, Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia, Ismael Clemente Merlin Propertieseko zuzendaria eta Saray Zarate Arabako Foru Aldundiko Garapen Ekonomiko eta Berrikuntzako diputatua.

Campus hori Euskal Autonomia Erkidegoak sektore honetan izango duen paperaren erakusgarri da, itsaspeko konexioei dagokienez duen kokapen estrategikoagatik eta adimen artifizialarentzat diseinatutako data center bat duen lehen eskualdea izateagatik. "Data centerra energia berriztagarriz elikatuko da, eta nazioarteko zentro jasangarrienen artean kokatuko da", adierazi du Clementek.

Zentroaren bigarren eraikuntza fasean, beste bi eraikin altxako dituzte, eta adierazi dutenez, “laster” hasiko dira eraikitzen.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK