Fidelia proiektuak eragileen arteko lankidetza indartuko du fabrikazio adimendunaren esparruan

Egitasmoa CDTI zentroak sustatu du, Tecnalia ikerketa zentroa buru izanik

Argazkia: Fidelia Argazkia: Fidelia

Fidelia izeneko proiektua jarri dute martxan, helburu izanik teknologia aurreratuen sektoreko eragile nagusien arteko harremana indartzea, eta, hala, industriaren eraldaketa teknologikoa sustatuko duten zerbitzu espezializatuak eskaintzea. Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroak (CDTI) sustatu du egitasmoa, eta Tecnalia zentroa da buru. Hala ere, goi-mailako partzuergoaren partaidetza ere badu, ondorengo enpresek osatua: Tekniker, Stech-AFM klusterra, Eurecat zentro teknologikoa, IRV; Oesía taldea eta IMH campusa.

Arestian esan bezala, proiektuak helburu du fabrikazio adimendunaren esparruan “berrikuntza inklusiboko ekosistema” finkatzea, bai garapen teknologikoa sustatzeko, baita fabrikazio aurreratuan AA eta Deep Learninga (ingeles, ikaskuntza sakona) ezartzeko. Zehazki, bost helburu finkatu dituzte sortzaileek: funtsezko eragileak eta horien gaitasunak identifikatzeko ekosistemaren mapa egitea; sektoreko behar zehatzak identifikatzea; tailer, ekitaldi eta jarduerak antolatzea ezagutza trukatzeko; sarean eragileen ikusgarritasuna lantzea; eta, azkenik, talentua eta prestakuntza indartzea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK