• BERRIKUNTZA
  • Gladys sariaren bosgarren edizioa martxan da

Gladys sariaren bosgarren edizioa martxan da

40 urte urte arteko emakumeek parte hartu ahal izango dute. Irabazleak 4.000 euroko ordainsaria jasoko du

Argazkia: PuntuEUS
Argazkia: PuntuEUS
2025eko apirilaren 7a
Eg. 2025eko apirilaren 7a

Gladys Sariaren bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur Donostian. PuntuEus Fundazioak eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak sustatuta, ingurune digitalean diharduten emakumeen lana aitortzea du xede egitasmoak.

 

2021ean egin zen lehen edizioa, eta lau urteko ibilbidean geroz eta interes handiagoa piztu du sariketak. Hala, hautagaitza kopurua handitu dela adierazi dute antolatzaileek. Olatz Arbelaitz UPV/EHUko Informatika Fakultateko Berdintasun Batzordeko kideak esan duenez, “orain arte lau emakume saritu ditu Gladys Sariak, profil desberdinetakoak, eta horrek erakusten du askotariko erreferenteak behar ditugula. Neska gazteek sektorean aukera oso ezberdinak dituztela ulertzea nahiko genuke”.

 

Egitasmoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du, baita Emakunde, Danobatgroup, Euskaltel Fundazioa, EITB eta UPV/EHUko berdintasun-zuzendaritzaren laguntza ere. Edizio honetan 40 urte urte arteko emakumeek parte hartu ahal izango dute, zeinak ingurune digitaleko edozein arlotakoak izan daitezkeen. Izen-ematea zabalik da jada eta irabazleak 4.000 euroko ordainsaria jasoko du.