I+G eta kultur arloko proiektuak inbertitzaileekin lotzeko plataforma plazaratu du LKS Next Legalek

Nexus izeneko plataforma 120 proiektutan erabili da jada, guztira 110 milioi euroko finantzaketa bilduz. 2025ean, 180 milioi euroko finantzazioa metatzea aurreikusten dute

Nexus plataformaren aurkezpeneko une bat | Argazkia: LKS Next Legal Nexus plataformaren aurkezpeneko une bat | Argazkia: LKS Next Legal

Nexus izeneko plataforma berritzailea merkaturatu berri du LKS Next Legalek. I+G eta kultur arloko proiektuak inbertitzaile pribatuekin lotzeko diseinatutako plataforma da Lexus, eta ohar bidez azaldu dutenez, “zubi bat” sortu nahi dute “inbertsio aukera seguru eta errentagarriak” bilatzen dituztenen eta “inpaktu handiko egitasmoak” gauzatzeko finantzaketa behar duten enpresa edo erakundeen artean.

Plataformak finantzaketa bila ari diren proiektuen zerrenda zehatz eta eguneratu baterako sarbidea eskaintzen die inbertitzaile pribatuei. Proiektu bakoitzaren funtsezko informazioa ikus dezake bertan, sektorea, finantzaketa eta bestelako alderdi batzuk kontuan hartzen dituena. Bestalde, proiektuak abian dituzten enpresa eta erakundeek Nexus erabil dezakete aukera berriak bilatzen dituzten inbertitzaileekin konektatzeko.

Orain arte, 120 proiektu baino gehiagotan erabili da plataforma, 110 milioi euroko finantzaketa osatuz berrikuntza eta kultur arloko inbertsioetan. 2025ari begira, 180 milioi euroko finantzazioa bolumena lortzea espero du LKS Nextek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK