Ziur, Gipuzkoako Zibersegurtasun industrialeko zentroak topaketa antolatu du gaur, eta lurraldeko 30 enpresetako 35 zibersegurtasun arduradun elkartu dira bertan. Industria enpresetako zibersegurtasuna kudeatzeaz arduratzen direnek beren informazioa eta esperientziak partekatzeko parada izan dute.
Zibererasoak kudeatu eta horiek prebenitzeko gakoak parketatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Ane Insausti Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuaren arabera, “espazio fisiko eta azpiegitura teknologiko lagungarria baino askoz gehiago da Ziur, eta zibersegurtasunaren egunerokotasuna kudeatzen dutenei zalantzak, kezkak, prozedurak, kasu arrakastatsuak edo ideia berriak partekatzeko aukera” ematen die.
Mytra enpresako Igor Navascues ere izan da topaketan, zeinak hainbat industria enpresaren ICS (Kontrol Industrialeko Sistema) segurtasuna ebaluatzeko proiektuak azaldu dituen. Bestalde, Tüvit enpresako Amor Dominguezek Europa mailan gauzatzen ari diren eta industrian aplikatuko diren zibersegurtasun araudien panorama aurkeztu du.