Industria deskarbonitzatzeko berrikuntza "hub"-a eratu dute

Tecnaliak gidatuko du Basque Industrial Hub for Circularity proiektua, eta bertan parte hartuko duten enpresek %20an murriztu beharko dituzte beren CO2 isurketak

Argazkia: VK Comunicacion Argazkia: VK Comunicacion

Basque Industrial Hub for Circularity (BIH4C) enpresa eta teknologia gunea sortzeko batu dira Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakunde. Industriaren deskarbonizazioa bideratzea izango du helburu Tecnalia buru duen proiektuak, eta era berean, energia sinergiak bilatu eta berrikuntza teknologikoaren bidez industria esparruan eraldaketa gauzatzea izango da "hub"-aren asmo nagusia.

Calcinor, Sidenor, SBS Process, Lointek, Petronor Innovación, Smurfit Kappa eta Nortegas enpresek eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Basque Energy Clusterrek sustatuko dute berrikuntza gunea.

Proiektua IS2H4C "Sustainable Circular Economy Transition: from Industrial Symbiosis to Hubs for Circularity" Europako proiektuaren baitan sortu da, zeinak helburu duen eskualde garapen jasangarriko eredu berriak ezartzea eta etorkizun garbiago eta berdeagoa lortzeko bidean aurrera egitea. Euskal Herriaz gain, beste zentro batzuk sortuko dituzte Alemanian, Herbehereetan eta Turkian.

Hub-ean parte hartuko duten enpresek datozen urteetan beren CO2 isurketak %20 eta baliabide materialen, uraren eta energia kontsumoa %10 murriztea dute xede.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK