Innobasquek berrikuntzako kasu praktiko onenak biltzeko deialdia zabaldu du

Hautagaitzak aurkezteko interesa duten erakundeek uztailaren 15era arteko epea izango dute

Argazkia: Innobasque Argazkia: Innobasque

BCAM, Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak adimen artifizialean eta adimen artifizial sortzailean oinarritutako berrikuntzako kasuak biltzeko asmoa du. Helburua da EAEn egin diren berrikuntzako kasu praktiko onenak batzea, eredutzat hartzeko berrikuntza sustatzeko funtsezko prozesu gisa. Innobasqueren esanetan, berrikuntza da euskal enpresen lehiakortasuna eta bultzatzeko giltzarria.

Deialdia dagoeneko martxan dago eta edozein sektore, tamaina edo izaera juridikoko erakundera zabalduta. Izena emateko epea zabalik dago uztailaren 15era arte. Halaber, aurkeztutako hautagaitzen artean, Innobasquek kasurik esanguratsuenak hautatuko ditu azaroan egingo den Global Innovation Day jardunaldiko hizlari sorta osatzeko. 

Bestalde, hautagaitzak aurkezteko baldintzak zehaztu dituzte: alde batetik, kasu praktikoek 2021etik hona garatutakoak izan behar dira, eta nabarmena izan behar da adimen artifiziala edo adimen artifizial sortzailea aplikatuz hainbat berrikuntza egin direla. Oinarri guztiak betetzen dituzten hautagaitzak Innobasqueren Berrikuntza Kasu Praktikoen Bankuan jasoko dira, eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako beste dibulgazio-ekintza batzuetan parte hartzeko aukerak izango dituzte. Horrez gain, beste foro eta komunikazio batzuetan zabaldu ahal izango dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK