ITP Aero berrikuntza zentro berria eraikitzen ari da

Motor aeronautikoen sektorean EASA ziurtagiria lortu duen lehen enpresa bihurtu da

ITP Aeroren egoitza, Zamudion. Argazkia: ITP Aero ITP Aeroren egoitza, Zamudion. Argazkia: ITP Aero

ITP Aero motor aeronautikoak diseinatu eta fabrikatzen dituen enpresak, Europar Batasuneko Aire Segurtasuneko Agentziaren (EASA) eta Aire Segurtasuneko Espainiako Agentziaren (AESA) Design Organisation Approval (DOA) ziurtagiria lortu du, teknologia gehigarriaren bidez fabrikatutako egiturazko osagai baterako. Ziurtatutako egiturazko osagaiak TP400 motorraren atzeko egituraren besoak dira.

Konpainiak jakinarazi duenez, ITP Aerok arrakastaz ezarri eta ziurtatu ditu tenperatura altuko abiazio-motorren osagaiak ekoizteko fabrikazio gehigarriari buruzko arauak. Enpresak fabrikazio aditiboan espezializatutako unitate bat du, eta ekoizpen-metodo horretan zentratutako lantalde bat du bere egoitzan, Zamudion (Bizkaia).

Gainera, ITP Aeroren hurrengo I+G zentroa, Admire izenekoa gaur egun Zamudion eraikitzen ari da, fabrikazio digital eta aurreratuko teknologietan zentratuko da, fabrikazio gehigarria barne, motor aeronautikoen merkatuaren behar aldakorrei erantzuteko. 24 milioi euroko inbertsioa egingo du eraikinean konpainia bizkaitarrak.

Erlantz Cristobalek, ITP Aeroko teknologia zuzendariak positiboki baloratu du ziurtagiria jaso izana: "Oso harro gaude motor aeronautikoen lehen enpresa izateagatik teknologia gehigarriaren bidez fabrikatutako egiturazko osagai baterako EASA ziurtagiria lortzen". Haren ustez, fabrikazio-teknologia aurreratuek funtsezko zeregina betetzen dute sektore aeronautiko iraunkorrago batekin duten konpromisoan, eta mugarri horrek beste urrats bat suposatzen du 2050erako zero emisio garbien helburua lortzeko.

 ITP Aerok EASA ziurtagiria lortu du | Argazkia: ITP Aero
ITP Aerok EASA ziurtagiria lortu du | Argazkia: ITP Aero
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK