Jaurlaritzak 750.000 euro banatuko ditu I+G+b sustatzeko

Mikroenpresak (mikroETE), enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta enpresa handiak izango dira onuradunak, baldin eta haien proiektuak Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragileekin elkarlanean egiten badituzte

Azterketa kliniko gisa kategorizatutako I+G+B proiektuak finantzatuko dira | Argazkia: iStock Azterketa kliniko gisa kategorizatutako I+G+B proiektuak finantzatuko dira | Argazkia: iStock

Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailak 750.000 euro banatuko ditu osasun teknologiaren arloan. Helburua, I+G+b sustatzea da, enpresen produktuak, teknologiak eta zerbitzuak garatzeko prozesua suspertzeko eta babesteko. Zehazki, azterketa kliniko gisa kategorizatutako I+G+b proiektuak finantzatuko dira. Hau da, onuradunak izango dira EAEn I+G+b jarduera bat daramaten enpresak: mikroenpresak (mikroETE), enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta enpresa handiak, betiere proiektu horiek elkarlanean egiten badituzte Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragileekin.

Jaurlaritzatik uste dute euskal osasun sistemak ezinbesteko eginkizuna duela enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoekin aritzea, produktu eta ideia berriak aztertu eta kontrastatzeko, baita erronka kliniko berriak identifikatzeko ere. Asteartean onartu berri duten laguntza Medtech ekimenaren barruan dago, zeinak Osasun Sistema Publikoak euskal enpresen berrikuntza babestea duen helburu. Horretarako, osasun teknologiak baliozkotzeko eta erakusteko prozesuetan laguntzen da ekimenean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK