Martxan da Goiekiko 27. enpresa ekimen berrien sariketa

Proiektuak aurkezteko epea ireki da eta 2024ko irailaren 27ra arte egongo da zabalik

Goiekiko 26. enpresa ekimen berrien sariketako irabazle talde bat | Argazkia: Goieki Goiekiko 26. enpresa ekimen berrien sariketako irabazle talde bat | Argazkia: Goieki

Goiekik, Goierriko garapen agentziak, dagoeneko abian jarri du Enpresa Ekimen Berrien 27. Sariketa, Etorkizuna eraldatzen duten ideiak! lelopean. Proiektuak aurkezteko epea ireki da eta 2024ko irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Goierriko Garapen Agentziaren helburu nagusiak, ekintzailearen irudia, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea da.

XXVII. edizioak hiru kategoria sarituko ditu, Enpresa ekimen berriko proiektuak, Enpresan buruturiko proiektu berritzaileak eta Gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez.

1. Enpresa ekimen berriko proiektuak.

  • Lehenengo kategoriak urteko proiektu ekintzaile onena saritzen du. Sustatzailearen irudia indartzea, balio erantsi altuko enpresa berritzaileak sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera bultzatzea du helburu.
  • 2023-2024 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten sustatzaileei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 6.000 euro eta beste 3.000 euro* izango da (* Betiere sortu den enpresak kooperatiba izaera juridikoa badu).
     

2. Enpresan buruturiko proiektu berritzaileak.

  • Bigarren kategoriak, enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramandako ekintzak aintzat hartu, publikoki zabaldu eta saritzea du helburu.
  • Goierri eskualdeko ETEetan, 2023-2024 urtean zehar, berrikuntza proiektu bat gauzatu duten enpresei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 2.000 eurokoa izango da.
     

3. Gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez.

  • Kategoria honek urteko gizarte inklusioko enpresa ekimen berri onena saritzen du. Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada bat ematea, sustatzailearen irudia sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu.
  • 2023-2024 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten zailtasun edo eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzendua dago eta proiektu onenak jasoko duen saria, enpresa eta enpresa ekimen berrien arloak eskainiko dizkion zerbitzuez gain, 2.000 eurokoa izango da.
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK