Mubil Mobility Awards sarietarako izen-ematea zabalik da

Bi irabazleak urriaren 24an egingo den finalean iragarriko dituzte

MUBIL Mobility Awards 2022ko irabazleak  | Argazkia: MUBIL Mobility Awards MUBIL Mobility Awards 2022ko irabazleak | Argazkia: MUBIL Mobility Awards

Mubil Gipuzkoako mugikortasunaren berriaren zentroak Mobility Awards sarien laugarren edizioa antolatu du, mugikortasun konektatu, autonomo, partekatu eta elektrikoari lotutako proiektuak aitortzeko asmoz. Bertan izena emateko epea irekita dago dagoeneko, ekainaren 21ra arte. Iazko edizioan, denera 36 proiektuk parte hartu zuten, horietatik 10 nazioartekoak, eta antolatzaileen esanetan, "aurtengo helburua nazioarteko lehen mailako proiektu ugari jasotzea" izango da.

Aurkeztutako egitasmo guztietatik bi aukeratuko ditu zortzi kideko epaimahaiak, sektoreari lotutako hainbat eragileetako ordezkariek osatutakoa. Lehen eta bigarren sailkatuaren artean 16.500 euro banatuko dira saritan, eta proiektu irabazleak mugikortasun adimentsu eta jasangarriaren euskal ekosistemako eragileekin lankidetzak garatzeko 18.500 euroko beste finantzaketa bat izango du. Gainera, biek ala biek espazio bat izan ahalko dute Mubilen edo BIC Gipuzkoan, betiere 7.500 euroko topera bitartean, eta Mubil ekosistemaren barruan kontrastea egiteko aukera ere izango dute.

Irabazleak urriaren 24an finalean iragarriko dituzte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK