Naru irabazle, minbiziaren tratamenduan gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko teknologiagatik

Step Oncology tresna garatu du eta Roche Farma Espainiak sustatutako Startup Creasphere saria eskuratu dute. Adimen artifizialaz baliatu dira osasun sistemaren eraginkortasuna sustatzeko

Elena Santana, Elena Alcaraz eta Eider Sánchez, sariarekin | Argazkia: Naru Elena Santana, Elena Alcaraz eta Eider Sánchez, sariarekin | Argazkia: Naru

Gipuzkoako Naru enpresak garatutako Step Oncology tresna teknologikoak Startup Creasphere saria irabazi du, zehazki, hepatokartzinoma kategorian. Roche Farma Espainiak sustatutako sari honek berrikuntza eta teknologia proiektuak aitortu nahi ditu, zeinak osasun-sistemaren eraldaketa bilatzen duten. Edizio honetan, Naruren tresna saritu dute minbiziaren tratamenduan gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko eta ospitaleetako konplikazioak murrizteko egindako lanagatik, adimen artifiziala (AA) erabilita.

Naru etengabe garatzen ari da osasun-sistemarako irtenbide berritzaileak eskaintzeko. Step Oncology tresnak ahalbidetzen du erabaki estrategiko zehatzagoak hartzea. Datu klinikoen kudeaketa eraldatu dezake, ospitaleekin zuzenean konektatuta, aukera ematen baitu pazienteen jarraipena modu adimentsuan egiteko. Enpresak praktikan jarri du jada bere teknologia hainbat ospitaletan, eta minbiziaren tratamenduari buruzko ezagutzaren azelerazioan dihardute lanean.

Aurtengo edizioan, 56 start-upek parte hartu dute, eta Narurekin batera beste bi proiektu ere saritu dituzte: Erresuma Batuko Novai enpresa (oftalmología kategorian) eta Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko NaIA-DMAE ekimena (ospitaleko proiektuen kategorian). Biak ala biak dira AAean oinarritutako osasun arloko berrikuntza proiektuak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK