Switch 2, Nintendoren kontsola berria iristear

Switcharen arrakasta biribilaren ondoren, Nintendo bere ondorengoaren jaurtiketa prestatzen ari da

Nintendo Switchen orain arteko kontsola batzuk | Argazkia: iStock Nintendo Switchen orain arteko kontsola batzuk | Argazkia: iStock

2017an, Nintendok bideojokoen merkatua irauli zuen Switch kontsolarekin, kontsola eramangarrien paradigma aldatu zuen kontsola hibridoarekin. Zazpi urte geroago, itxura guztien arabera, konpainia japoniarrak Switch 2 izeneko bertsio hobetua merkaturatuko du. Bertsio horren bidez, Switchek izan zuen arrakastari eta bultzada eman zion esentziari eutsi nahi dio, baina ezaugarri tekniko berrituekin.

2016ko urrian Nintendok Switch aurkeztu zuenean, kontsolen merkatua bidegurutze batean zegoela zirudien. Bere aurrekoa, Wii U, porrot komertziala izan zen, konpainiaren historian gutxien saldutako kontsola bihurtuz. Aldi berean, smartphonen gorakadak, pentsarazten zuen kontsola eramangarrien amaiera iritsia zela. Hala ere, Nintendok bere burua berrasmatzea lortu zuen, industria harritu zuen proposamen batekin: kontsola hibrido bat, telebistara konektatutako mahai gaineko kontsola gisa funtzionatzen zuena, zein kontsola eramangarri bezala. Switcha 2017ko martxoan iritsi zen dendetara, eta ordutik, mugarri bat ezarri du. Eramangarri eta telebista moduen artean azkar eta arin aldatzeko aukerak, berehalako arrakasta bihurtu zuen kontsola, eta industrian estandar berri baterako atea ireki zuen. Ordutik, fabrikatzaile askok gailu eramangarriak merkaturatu dituzte, Nintendok sartutako kontzeptua emulatzeko.

Smartphonen gorakadak, pentsarazten zuen kontsola eramangarrien amaiera iritsia zela. Hala ere, Nintendok bere burua berrasmatzea lortu zuen, industria harritu zuen proposamen batekin: kontsola hibrido bat

Switcharen alderdi deigarrienetako bat da merkatuan izandako denbora. Kontsolen bizi-zikloak sei urte ingurukoak izaten diren industria batean, Switchek moldea hautsi du, 2020an kontsolen belaunaldi berria iritsi ondoren ere indarrean jarraitu baitu, PlayStation 5 eta Xbox Series X|Sren kontra lehiatuta. Lehia gogorra izan arren, Switcharen salmentak sendo mantendu dira, eta horrek azpimarratu egiten du Nintendok bestelako proposamenekin publiko zabala erakartzeko duen gaitasuna.

Switch 2ari buruz dakiguna

Azken egunotan, Switcharen ondorengoa, ziurrenik Switch 2 izenekoa, laster kaleratuko dela aditzera ematen duten irudiak eta xehetasunak filtratu dira. Nintendok bere kontsolen izena belaunaldi berri bakoitzarekin aldatu ohi duen arren, kasu honetan izenak zenbakizko ereduari jarraituko diola dirudi, smartphonen industrian gertatzen den bezala, non hobekuntzak alderdi teknikoetan zentratu ohi diren, kontzeptu-aldaketa batean baino gehiago. Switch 2aren berritasun nabarmenen artean aipatzen da 8 hazbeteko pantaila handiagoa, jatorrizko modeloaren 6,2 hazbeteko pantailarekin alderatuta. Gainera, Joy-Con ospetsuek ere berrikuntza jasoko lukete, botoi analogikoekin eta palanka handiagoekin, kontrol-esperientzia zehatzagoa eskainiz. Ikusmin handia sortu duen beste alderdi tekniko bat da Nvidiaren txip indartsuago bat sartzea, 12GB RAMekin batera, eta horrek Xbox Series Sko errendimendura hurbilduko luke. Gainera, pantailaren bereizmena 720p izatetik 1080p izatera pasatuko litzateke modu eramangarrian, eta telebista-moduan, berriz, 4Kra iritsiko litzateke.

Zurrumurruetan nabarmentzen den puntu garrantzitsuenetako bat da Switch 2aren eta lehen Switcheko jokoen arteko bateragarritasuna. Erabaki horri esker, jokalariek egungo katalogoaz gozatzen jarraitu ahal izango dute, katalogo berri bat berriro erosteko beharrik gabe. Beste zurrumurru interesgarri bat da kontsola berriak USB-C ataka bat izan dezakeela goiko aldean, eta horrek aukera emango luke osagarriak konektatzeko, hala nola kamera bat edo pantaila gehigarri bat. Zenbait adituk uste dute bigarren pantaila bat gehitu daitekeela DS eta 3DS kontsolen funtzionalitateak emulatzeko, eta ideia horrek, zehaztuz gero, aldakortasun handiagoa erantsiko lioke gailuari. Informazio ofiziala murritza bada ere, badirudi Nintendok urrian egin dezakeela kontsolaren aurkezpen formala, eta hori bat dator enpresaren ohiko egutegiarekin.

Zurrumurruetan nabarmentzen den puntu garrantzitsuenetako bat da Switch 2aren eta lehen Switcheko jokoen arteko bateragarritasuna. Erabaki horri esker, jokalariek egungo katalogoaz gozatzen jarraitu ahal izango dute

Nintendok beste behin erakutsi du ez duela bere lehiakideek markatutako joerei jarraitzeko beharrik gailurrean mantentzeko. Jatorrizko Switcharekin, Wii Uren porrotaren ondoren berpizteaz gain, industrian estandar berri bat ezartzea lortu zuen. Orain, Switch 2aren bueltan, argi dirudi konpainiak arrakastara eraman zuen formularen alde egiten jarraituko duela: kontsola hibridoa, diseinu familiarrarekin, baina hobekuntza esanguratsuekin, lehiakideei aurre egiteko. Itxura guztien arabera, Nintendok funtsezko jokalaria izaten jarraituko du bideojokoen industrian datozen urteetan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK