Zibersegurtasun arloko ekintzailetza sustatuko du CEINek

'CEIN Cybersecurity Lab' programa aurkeztu zuten atzo Iruñean 600 pertsonaren aurrean

Argazkia: CEIN Argazkia: CEIN

CEIN Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarrak zibersegurtasun arloko programa bat aurkeztu zuen atzo Iruñeko Gaiarre antzokian. 600 lagun elkartu ziren CEIN Cybersecurity Lab-en edizio berriaren aurkezpenean.

Uxue Itoiz CEINeko zuzendariak azaldu du egitasmo hau "ekosistema ekintzailearen, start-upen eta enpresa txiki eta ertainen zibersegurtasun soluzioen eskaera gero eta handiagoari erantzuteko” sortu dela. Era berean, Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko industria kontseilariak nabarmendu du zibereraso guztien ia erdia enpresa txikiei egiten zaiela egun, eta, beraz, ez dutela “soilik enpresa handiek pentsatu behar zibersegurtasuna nola hobetu".

Zibersegurtasunaren industrian ekintzailetza sustatzea du helburu programak, eta bihar egingo dute lehen jardunaldia. Sektore honetan negozio ideia duenak aholkukaritza jasotzeko aukera du, baita tutoretza pertsonalizatuak ere.

Atzoko ekitaldian InsAlght start-up-eko ordezkari batek parte hartu zuen. Start-up horrek iaz eman zuen izena programan, eta beren esperientzia kontatu zuten.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK