2021az geroztik, 6,6 milioi euroko inbertsioa egin du Easo Venturesek

29 proiektu berritzaile eta start-upetan banatuta dago arrisku kapitaleko funtsak egindako inbertsioa

Argazkia: Europa Press Argazkia: Europa Press

Easo Ventures arrisku kapitaleko funtsak 2021etik 6,6 milioi euroko inbertsioa egin duela jakinarazi du gaur. Inbertsio guzti hori 29 proiektuetan banatu du, euskal enpresa berritzaile eta start-upetan, hain zuzen.

Easo Ventures II izeneko funtsaren bidez gauzatu ditu inbertsio hauek egoitza Donostian duen sozietateak. Enpresa berritzaile eta start-upei bultzada ematea du helburu inbertsioen bidez, eta aurten, 500 enpresa aztertu eta 1,6 milioi euroko sei inbertsio berri egin dituztela ere iragarri du erakundeak.

Besteak beste, Cloudtainer, CLCircular, Tipsi edota Ojer Pharma enpresetan egin ditu inbertsioak aurten Easo Venturesek. Pedro Muñoz-Baroja enpresako managing partnerrak “espero bezala, inbertsio eragiketetan beherakada bat” izan dela adierazi du. Aitzitik, urteko lehen hilbateetan 500 enpresa baino gehiago aztertu ahal izan dituztela, eta inbertsio erronden merkatua moteldu bada ere, inbertsio aukera berriak aztertzen dihardutela azaldu du.

2018an sortu zen Easo Ventures, eta Euskal Herriko ehun inbertsore baino gehiagok osatzen dute sozietatea. Hastapenetatik, guztira 70 bat enpresa berritzaileetan inbertitu dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK