Bread Free eta Nucaps start-up nafarrak saritu dituzte Foodtech Innovations Awards sarietan

Bread Free ‘Elikadura Osasuntsua' kategorian izan da irabazlea, eta Nucaps izan da arlo berean ‘Espainiako start-up onenaren’ kategorian irabazlea. Sariak 2023ko Food 4 Future-Expo Foodtechen baitan banatu dituzte

Foodtech Innovation Awards Sarien 2023ko irabazle nafarrak | Argazkia: Food 4 Future Foodtech Innovation Awards Sarien 2023ko irabazle nafarrak | Argazkia: Food 4 Future

Nucaps eta Bread Free startu-up nafarrek irabazi dituzte Foodtech Innovations Awards sariak, Guggenheim Museoan Food 4 Future-Expo Foodtechen baitan egindako ekitaldian.

Nafarroako bi start-up horiek CEINek babesten ditu eta, hurrenez hurren, Berrikuntza Mintegian eta Nekazaritzako Elikagaien Berrikuntza Mintegian garatzen dute beren jarduera. Nazioarteko ekitaldi hori dela-eta sozietate publikoak antolatutako stand bateratuaren parte dira biak.

Nucaps ‘Espainiako start-up onenaren’ kategorian saritua izan da, nazioarte mailako proiekzio handiena burutu izanagatik. Aintzatespen horren arabera, foodtech soluzioak eragin globala izan du, erabat definitua, elikagaien eta edarien industriak aurrez aurre dituen erronka nagusietako batzuei heltzean. Mariano Oto nazioarteko enpresa bioteknologiko horren buru da, eta health inside izeneko osagai funtzionalak diseinatzen eta fabrikatzen dituzte bertan (proteina naturaletan mikrokapsulatutako bioaktiboak eta probiotikoak).

Bestalde, Bread Free saritu dute ‘Elikadura osasuntsua’ kategorian, elikadura osasungarriaren aldeko irtenbide berritzaileak egin izanagatik. Daniel Gomez-Bravok zuzendutako start-up honek bioteknologia eta zeliakoentzako gari irin segurua egiteko adimen artifiziala uztartzen ditu. Hala, tradizionalen antzeko ezaugarri organoleptikoak, nutrizio aldetik kalitate hobea eta ekoizpen kostu txikiagoa duten produktuak sortzen ditu. Gainera, enpresak irin horren hogeita lau tona egunero egiteko ahalmena izango duen lantegi bat eraikitzeko asmoa du.

Informazio gehiago
Teknologia elikagaien zerbitzura
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK