Cebekek eta Rural Kutxak finantza formakuntza eskainiko diete ekintzaileei

Adostu berri duten formakuntzaren hurrengo saioak urriaren 3an eta 10ean izango dira Bilboko BAT dorrean

Gonzalo Soto, Monica Zuazagay eta Gonzalo Salcedo | Argazkia: Cebek Gonzalo Soto, Monica Zuazagay eta Gonzalo Salcedo | Argazkia: Cebek

Cebek eta Rural Kutxak hitzarmena berritu dute enpresa eta ekintzaile gazteei finantza arloko formakuntza eskaintzen jarraitzeko. Helburua da gazteen artean finantza-trebetasunak hobetzeko ekintzak garatzea eta tokiko ingurunean ekintzailetza eta berrikuntza sustatzea. Halaber, Cebekeko idazkari nagusiak, Gonzalo Salcedok eta Rural Kutxako ekintzailetza saileko arduradunak, Gonzalo Sotok sinatu dute akordioa.

Cebeken arabera, akordioari esker finantza-prestakuntza emango zaie start-upei, finantza-plangintza egokia egiteko eta diruzaintzako plangintza sortzeko. Horrez gain, inbertitzaileen aurrean proiektuak arrakastaz aurkezteko eta negoziatzeko beharrezkoak diren alderdiak partekatuko dira bertaratutakoekin.

Hurrengo saioak urriaren 3an eta 10ean izango dira Bilboko B Accelerator Tower (BAT) nazioarteko ekintzailetza zentroan. Izena eman nahi dutenek Cebekeko ekintzailetza arloaren bidez egin dezakete.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK