Hiriko ekintzaile gazteentzat bi urtera arteko egonaldiak eskainiko ditu Donostia Sustapenak

Gazteek beren bizi proiektu profesionalak garatu ahal izateko baliabideen garrantzia azpimarratu du Ana Oyarbide ekonomia zinegotziak

Ane Oyarbide zinegotzia programan parte hartu duten bi ekintzailerekin | Argazkia: Donostia Sustapena Ane Oyarbide zinegotzia programan parte hartu duten bi ekintzailerekin | Argazkia: Donostia Sustapena

Residencias Ekinn izeneko programa jarri du martxan Donostiako Udalak. Hiriko ekintzaile gazteak laguntzea du xede egitasmoak, sei hilabetetik bi urtera bitarteko egonaldiak eskainiz hirian.

Ekintzailetza proiektu berritzaile batean lanean edo enpresa berritzaile batean proiekturen bat garatzeko kontratatzen dituzten gazteei bideratuta dago ekimena. Donostiako Udalak, Donostia Sustapena sozietatearen bitartez, 16 apartamentu eskainiko ditu hiriko Ekinn eta Talent House izeneko eraikinetan.

Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziaren hitzetan, “ez du ezertarako balio zientzia eta berrikuntza ekosistema indartsu bat izateak, gure ekintzaile gazteek beren bizi eta profesional proiektuak garatu ahal izateko baliabideak martxan jartzen ez baditugu”.

Programan parte hartzeko hainbat baldintza bete behar dira: Donostian jaio izana, azken 15 urteetan hirian erroldatuta egotea eta Donostiako fakultate eta/edo unibertsitate-eskoletako batean titulazio ofiziala izatea.

Ekintzaileek apartamentuetan urte bat eta bi artean bizitzeko aukera izango dute, eta tokiko enpresek kontratatzen dituztenek, sei hilabete eta bi urte bitartean. Alokairuko hobariak %30 eta %60 artekoak dira.

Informazio gehiago
Proiektu 'ekinn+tzaile'-en erradiografia
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK