Ibilbide pertsonal eta profesionalagatik, lidergoagatik eta hazteko potentzialagatik, ekintzailetzarako gaitasunagatik, merezimenduengatik eta beste pertsona batzuentzat eredu izateagatik nabarmentzen diren Gipuzkoako gazteei "babesa eta aintzatespena" emateko, Kutxa Fundazioak Inspira Gazteak sarien lehen edizioa abiarazi du. 20 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako sariak dira, eta bost kategoria dituzte: Gizarte Ekimena, Ingurumen Ekimena, Hezkuntza Berrikuntza, Ezagutzaren Sustapena eta Ekintzailetza. Sari bakoitzean 15.000 euro banatuko dituzte.
Kutxa Fundazioak ohar bidez azaldu duenez, sariek "Gipuzkoa kultuago, sortzaileago, justuago eta jasangarriago bat lortzen lagunduko duten ekintzak sustatzea" dute helburu, gazteen arteko "gaitasun kritikoa eta konpromisoa" sustatuz eta "gazte horiek belaunaldi berrientzako erreferente bilakaraziz".
Hautagaiak aurkeztu nahi dituztenek maiatzaren 26ra arteko epea izango dute. Horretarako, kutxaren webgunean eskuragarri dagoen formulario bat bete beharko dute. Eskatzaileek agiri bidez egiaztatu beharko dute dagokien kategorian saria jaso ahal izatea justifikatzen duten ezaugarriak eta merezimenduak dituztela.
Hautagai zerrenda guztiak aurkeztu ondoren, Kutxa Fundazioko teknikariek osatutako hautaketa batzorde batek administrazio baldintzak betetzen direla egiaztatuko du, eta kategoria bakoitzeko hiru hautagai zerrenda aurrez hautatuko ditu. Ondoren, epaimahai independente batek, arlo bakoitzeko pertsona nabarmenez osatuak, uztailaren 3tik 14ra bitartean erabakiko du nortzuk diren finalistak. Finalisten izenak irailaren 14an egingo den gala batean jakinaraziko dira.
Eman izena EnpresaBIDEA eta zure helbidean jasoko dituzu berrikuntzarekin lotutako historiak. Gainera, soilik harpidedunentzako hainbat abantailaren berri izango duzu
Zure datuak bidali aurretik, irakurri informazio hau: DATU BABESAREN OINARRIZKO Datuen arduraduna: EnpresaBIDEA, SL. Tratamenduaren helburua: Inprimaki honen erabiltzaileek bidaltzen dizkiguten informazio eskaerei erantzun. Legitimazioa: Interesdunaren baimena bere datuekin inprimakia bidaltzean. Hartzaileak: Gure betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren langileak, enpresako zuzendaritza eta zerbitzu-hornitzaileak. Ez ditugu zure datuak hirugarrenei lagako. Dagozkizun eskubideak: Zure datuak sartzeko, zuzentzeko eta/edo ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, pribatutasun-politikan zehatz-mehatz azaltzen den moduan, helbide honetara joz: info@enpresabidea.eus. Informazio gehigarria: Informazio gehiago behar ezkero, kontsultatu pribatutasun politika.