2024an 39 enpresa eta 45 lanpostu sortu ziren Leartibai Fundazioari esker

Fundazioak eskainitako ‘Sortu zure enpresa pausoz pauso” zerbitzuan enpresa-ideiak garatzen laguntzen diote interesa duen orori

Hamahiru negozio Ondarroan kokatu dira | Argazkia: iStock Hamahiru negozio Ondarroan kokatu dira | Argazkia: iStock

Leartibai Fundazioaren ‘Sortu zure enpresa pausoz pauso’ zerbitzuak 39 enpresa berri sortzen lagundu zuen 2024. urtean, baita 45 lanpostu ere. Ekintzailetza zerbitzuak banakako tutoretza eskaintzen dio gerturatzen den pertsona orori, enpresa-ideia gara dezan.

Fundazioak azaldu duenez, zerbitzura gerturatzen direnen erdiak, gutxi gorabehera, enpresa berria sortzen du. 2024. urteari dagokionez, sortutako enpresen gehiengoa, hamahiru negozio, Ondarroan kokatu dira; Markina-Xemeinen eta Lekeition bederatzina; Berriatuan lau; eta, horrez gain, enpresa bana sortu da Amoroton, Etxebarrian, Gizaburuagan eta Ispasterren. 

Enpresa tipologiari dagokionez, fundazioak zehaztu du oro har negozio txikiak direla, “gehienetan autoenplegukoak edo bi langilekoak”. Nabarmendu diren sektoreak ostalaritzarena (negozioen %30) eta norbere zaintzara lotuta daudenena (%22) izan dira.

Ekintzaileei enpresak sortzen laguntzeaz gain, fundazioak gogorarazi du formakuntza-saioak ere antolatzen dituela, helburu izanik, berriro ere, “ekintzaileen lehiakortasuna areagotzea”. Iaz 43 ekintzailek hartu zuten arte saio horietan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK