Zortzi start-up nafar aukeratuko dituzte Green ScaleUpen bigarren edizioan parte hartzeko

CEINek programa horren deialdi berri bat ireki du, jasangarritasunaren eta ekonomia berdearen arloetan Nafarroako enpresa berrien hazkundea errazteko

Argazkia: CEIN Argazkia: CEIN

Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresen Garapeneko Departamentuak, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroaren (CEIN) bitartez, Green ScaleUp programaren bigarren deialdia ireki du, “iraunkortasunaren eta ekonomia berdearen arloetan Nafarroan sortzen ari diren enpresen hazkundea bultzatzeko”.

Foru Gobernuak gogorarazi duenez, Green ScaleUpen asmoa Europak markatutako Itun Berdeko edozein arlotan kokatzen diren start-upen hazkundea eta sendotzea sustatzea da, eskualdeko etorkizuneko enpresa bultzatzaile bihur daitezen. Hau da, etorkizun iraunkorrerako eredu ekonomiko zirkular baten barruan start-up ekosistema nafar bat sortzera bideratuta dago.

Egoitza soziala eta/edo fiskala eta egoitza operatiboa erkidegoan duten start-up guztiei zuzenduta dago deialdia. Parte hartzen duten enpresek, ahal dela, gutxienez urtebete eta gehienez zortzi urte izan beharko dituzte merkatuan, edo trantsizio ekologikoko sektoreren batean gutxieneko produktu bideragarri bat eduki beharko dute.

Jasotako parte hartzeko hautagaitzen artean, gehienez zortzi aukeratuko dira programan parte har dezaten, eta Europako Itun Berdearen arloetan espezializatutako pertsonen prestakuntza eta aholkularitza jasoko dute. Prestakuntza ibilbidea maiatzaren 26an hasiko da, eta mentorizazio saio indibidualekin osatuko da.

Green ScaleUpen izena emateko epea maiatzaren 16an amaituko da, eta formulario baten bidez egin beharko da. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK