1.455 milioi bildu ditu Espainiako Ogasunak bankuen eta energia enpresen zergaren lehen ordainketan

817,4 milioi euro jaso dituzte energia enpresetatik eta 637,1 milioi bankuetatik

Maria Jesus Montero Ogasun eta Zerbitzu Publikoko ministroa | Argazkia: Moncloa Maria Jesus Montero Ogasun eta Zerbitzu Publikoko ministroa | Argazkia: Moncloa

Bankuek eta energia enpresek, orotara 1.454,5 milioi euro ordaindu dituzte ezohiko zerga berriaren lehen ordainketan. Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroak aurreratu duenez, kopuru horretatik 817,4 milioi euro bildu dituzte energia enpresetatik, eta 637,1 milioi bankuetatik. Atzo, astelehena, bukatu zen lehen ordainketa egiteko epea, eta irailean ordaindu beharko dute geratzen dena. Espainiako Gobernuak aurreikusitakoa betez, badirudi ordainketa 2.900 milioi eurotik gorakoa izango dela.

Ogasun ministroaren arabera, “neurriko kopurua” da, bankuek eta energia enpresa handiek “etekin izugarriak” izan dituztelako. Kontuan izan behar da, 20.500 milioi euroko etekinak izan dituztela bankuek, eta 12.000 milioikoa energia enpresa handiek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK