2024ko Ekonomistak Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago

Deialdia irekita dago uztailaren 21era arte eta irabazlea urriaren 15ean emango da jakitera

Iazko enpresa irabazlea Gureak izan zen | Argazkia: Europa Press Iazko enpresa irabazlea Gureak izan zen | Argazkia: Europa Press

Dagoeneko martxan da Ekonomistak Sarien bigarren edizioa. Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatzen dituen sarien helburua da banaka edo taldean Euskal Herrian ekonomiaren, enpresa kudeaketaren edo gizartearen garapenean laguntzen duten pertsona eta erakunde publiko zein pribatuen lana saritzea eta publikoki aitortzea. Deialdia irekita dago jada, eta Ekonomisten Euskal Elkargoko kide den orok parte hartu dezake uztailaren 21era arte. Izena emateko formulario hau bete behar da

Aurtengo edizioko epaimahaia honako taldeak eratuko du: aurreko urteko enpresa sarituak (Gureak taldea), Ekonomisten Euskal Elkargoko presidenteak, ekonomia eta enpresekin lotura duten bi erakunde ordezkarik, elkargokide emeritu batek eta elkargoko Gobernu Batzordeko kiderik gazteenak. Epaimahaikide kopurua bikoitia izanik, berdinketarik egonez gero kalitatezko botoa emango zaio elkargoko presidenteari.

Saria Juan Echegoien Echevarriak egindako eskultura berezi eta pertsonalizatua izango da. Saria 2024ko urriaren 15ean emango da, Bilbon.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK