27 herrialdeetako 1.800 profesional izan dira World Maritime Week azokan

Itsas industriari buruzko ekimenaren bosgarren edizioak datu positiboak lortu dituela adierazi dute antolatzaileek

WMW azokaren bosgarren edizioa | Argazkia: BEC WMW azokaren bosgarren edizioa | Argazkia: BEC

World Maritime Week jardunaldia amaitu da. Martxoaren 19an hasi zen itsas industriari buruzko azoka, eta hiru egunetan 1855 profesional gerturatu dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, hizlariek, bisitariek eta enpresek oso positiboki balioztatu dute ekitaldia.

Informazio gehiago World Maritime Week ekitaldia martxoaren 19tik 21era bitartean egingo da BECn

Orotara, 27 herrialdeetako bisitariak izan dira BECk antolatutako ekimenean, bereziki nabarmenduz Belgikakoak, Brasilgoak, Finlandiakoak eta Frantziakoak, beste askoren artean. Ikasleak ere izan dira azokan, datuen arabera, 100 baino gehiago. Bai ikasleek, bai profesionalek, enplegua aurkitzeko parada izan dute ekitaldian.

World Maritime Week Awards sariak ere banatu dituzte. Sinaval saria Ingeteam ontzi enpresak irabazi zuen, EuroFishingek Satlinken ReCon proiektua aitortu zuen eta Futureport saria Alejandro Aznar Anavas enpresaren eta Ibaizabal taldearen presidenteak eskuratu zuen. Beste zenbait sari ere eman ziren.

Informazio gehiago
World Maritime Awards sarietan hautagaitza aurkezteko epea ireki da
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK