%9 igo da euskaldunen udarako batez besteko gastua

1.473 euro gastatu du batez beste euskaldun bakoitzak udarako hilabeteetan. Espainiako Estatuko batez bestekoa 1.232 eurokoa izan da

%14 atzerrira joan dira eta hotel eta apartamentuetan egin dute lo | Argazkia: iStock %14 atzerrira joan dira eta hotel eta apartamentuetan egin dute lo | Argazkia: iStock

Udarako gastuen gorakadak ez du etenik. Cetelem behatokiak egindako azterketa baten arabera, euskaldunen batez besteko gastua udaran 1.473 eurokoa izan da, 2023ko epe berean baino %9 gehiago eta Espainiako estatuko batez bestekoa (1.232 euro) baino %20 gehiago.

Galdetegia erantzun duten euskaldunen %24k iaz baino gehiago gastatu duela dio, 2023an baino bi puntu gutxiago (%26). Halaber, 11 puntutan handitu da aurten aurrekontua murriztu duten pertsonen ehunekoa (%51). Iazko gastu bera mantendu dutenen ehunekoak bederatzi puntu egin du behera, %26an kokatuz.

Jatetxeetara joatea (%72), erosketak egitea (%56) eta kultur arloko jarduerak (%39) dira aisialdian euskaldunen gehiengoak egin duena. Halaber, gehienek Espainian egin dute turismoa. %37k hotel eta apartamentuetan egin du lo eta %25k lagun edo senideren baten etxean. Landa turismoa, bestalde, %13k egin du.

%14 atzerrira joan dira hotel eta apartamentuetan lo egiten, %2 lagun edo senideren baten etxera joan da, eta %4k kanpin edo karabanan egin du lo.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK