
Fabrikazio aditiboa eta 3D inprimaketa ardatz dituen AdditꜪD azokaren bederatzigarren edizioa ekainaren 3tik 5era bitartean egingo da BECen. Erakusketak eta kongresuak izango dira, eta sektoreko profesionalek azken berrikuntzak eta joerak ezagutzeko parada izango dute.
Sektorean punta-puntan ari diren hainbat enpresa izango dira bertan. Fabrikazio aditiboko eta 3D inprimaketako teknologietarako sistemak eta makinak, aplikazio industrialak, lehengaiak, kontsumigarriak, 3D inprimaketa-zerbitzuak, software espezializatua edota 3D eskaneatze-zerbitzuak eskaintzen dituzten konpainiak, hain zuzen.
Azokan bertan, Subcontratacion egitasmoaren hirugarren edizioa ere egingo da, zeinak helburu duen azpikontratazio industrialaren nondik norakoak aztertzea. Bertan sektore mailako B2B elkarrizketak eskainiko dira.
Era berean, ekainaren 5ean, Additive Talks izeneko konferentziak ere izango dira. Nazioarteko zenbait adituk eta enpresetako ordezkariek euren esperientziak partekatuko dituzte.