Akitania Berria, EAE eta Nafarroaren arteko proiektuak sustatzeko topaketa egin du Bihartean-ek

Gipuzkoa, Baiona eta Nafarroako merkataritza ganberetako presidenteak bildu ziren atzo Iruñean

Argazkia: Nafarroako Merkataritza Ganbera Argazkia: Nafarroako Merkataritza Ganbera

EAEk, Nafarroako foru erkidegoak eta Akitania Berriak osatzen dute euro-erregioko 517 enpresek parte hartu dute atzo Bihartean erakundeak antolatutako topaketan. Gipuzkoa, Baiona eta Nafarroako merkataritza ganberek osatzen dute Bihartean, eta ganberetako presidenteak Javier Taberna (Nafarroa), Mauricio Arregui (Gipuzkoa) eta André Garreta (Baiona) atzo bildu ziren pasa den urteko balantzea egin eta 2025eko proiektuak aztertzeko.

Iaz, Bihartean-eko teknikariek 45 enpresei aholkularitza zerbitzuak eman zizkietela azaldu dute, nazioartekotze prozesuetan laguntzeko asmoz. Halaber, euro-erregioaren finantzazioa jasoko du aurten erakundeak, eta ohar bidez adierazi du enpresen aholkularitza lanean jarraituko duela hiru eskualdeetan. Era berean, “mugaz haraindiko topaketak” antolatuko dituzte enpresa hornitzaile eta bezeroen artean.

Hiru presidenteak Nafarroako jauregian, Iruñean, bildu ziren Arola Urdangarin euro-erregioko zuzendaria, Leire Azcona lurralde kooperazioko arduraduna eta Iñigo Arruti Nafarroako Gobernuko enpresa sustapeneko zuzendariarekin, besteak beste.

Presidenteez gain, jardunaldian izan ziren Javier Zubía, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako zuzendari nagusia, Christelle Roder eta Jon Arizmendi CCI Bayonne Pays Basque-ko ordezkariak, Joan Blanco, Bihartean-eko koordinatzailea, Ana Cañada, Nafarroako Merkataritza Ganberako Nazioartekotze arduraduna eta Eva Fontecha, Nafarroako Merkataritza Ganberako Proiektuen arduraduna.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK