Alokairuen prezioak eta eskari kopurua areagotu ditzake tentsio handiko eremuak aitortzeak

Alokairuaren Behatokiak argitaratu duen txostenaren arabera 10.000 etxebizitza inguru galdu dira azken bost urteetan EAEn

Bilboko etxebizitzak | Argazkia: iStock Bilboko etxebizitzak | Argazkia: iStock

Alokairuaren Behatokiak ohartarazi duenez, EAEko tentsio handiko guneen aitortzak handitu egingo du eskaeren kopurua, baita alokairuen prezioa ere. Hala, behatokiak azaldu du ondorio negatiboak izan ditzakeela tentsio handiko eremu aitortzeak Bilbo, Donostia, Gasteiz, Irun, Galdakao eta Lasarte-Oria eta Errenteria. Izan ere, Katalunian gertatu dena da tentsio handiko guneen ondorioz eskari kopuruak gora egin duela, baita alokairuen prezioak ere. EAEn, txostenaren arabera izugarri hazi da alokairu eskaera, 2024ko lehen hiruhilekotik bigarrenera. 127 interesdun daude etxebizitza bakoitzeko, Kataluniaren atzetik Espainiako estatuko bigarren zifra altuena.

Horrez gain, txostenak nabarmentzen du alokairuen eskaera presio hori handitu egin dela hiru lurraldeetan. Bizkaian, etxe bakoitzeko 168 interesdun daude, Gipuzkoan 84, eta Araban 76. Zifra altuenak dira Espainiako estatuko beste eskualde batzuekin alderatuta. Eskaintzaren beherakada ere azpimarratu da analisian. Izan ere, 2019an eskuragarri zeuden 22.584 etxebizitzetatik 12.026ra jaitsi da kopurua 2024ko bigarren hiruhilekoan.

Beste era batera esanda, azken bost urteetan 10.000 etxebizitza inguru galdu dira EAEko merkatuan. Horrez gain, alokairuaren batez besteko prezioa 1.000 eurotik gorakoa da. 2024ko bigarren hiruhilekoan, 1.251 eurora igo da EAEn, eta Gipuzkoakoa da preziorik altuena (1.421 euro).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK