
AEBk inportatutako altzairu eta aluminioak %25eko muga zergak izango dituzte gaurtik aurrera. Txina da bi material horien ekoizle nagusia, eta baliteke Xi Jinping-en gobernuak ere muga zergak ezartzea.
"Herrialdetik kanpo heltzen zaigun edozein altzairuk %25eko muga-zerga izango du, baita aluminioak ere”, adierazi du Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak.
Gaur sartu dira indarrean Estatu Batuetako hainbat produkturi Txinak iragarritako %10 eta %15eko muga zergak. Hala, Trumpek muga zerga gehiago iragarri ditu: “kobratzen badigute, guk ere kobratuko dugu”, esan du.
Txina eta Estatu Batuen arteko negoziaziorik ez da egon, eta muga zergak abian dira. Txinak, gainera, beste bi neurri iragarri ditu: funtsezko mineralen esportazioaren kontrol zorrotza eta monopolioaren aurkako Googleren aurkako ikerketa bat.