Apartamentu turistikoen sarrerak %20,9 igo dira abuztuan

Atzerritar jatorria zuten landetxeetako sarreren %26,4 eta apartamentu turistikoen %47,2ak

Batez besteko egonaldia, landatxeetan, 3,72koa izan da | Argazkia: iStock Batez besteko egonaldia, landatxeetan, 3,72koa izan da | Argazkia: iStock

2024ko abuztuan, Eustat Euskal Estatistika Erakundearen datuen arabera, %5,4 txikiagoa izan da landetxeetako sarreren kopurua, aurreko urteko hilabete beraren aldean, eta %3,7 jaitsi da gaualdi kopurua. Hala, 25.471 sarrera eta 94.663 gaualdi egon dira. Apartamentu turistikoei dagokienez, ordea, igoera nabarmena izan da bai sarrera bai gaualdi kopuruan: %20,9 sarreren kasuan, eta %16,1 gaualdietan. 31.589 sarrera eta 96.710 gaualdi egin dira apartamentu turistikoetan pasa den hilabetean.

EAEko landetxeetako sarreren %26,4 atzerritar jatorria zuten, iaz baino %2,1 gutxiago. Gaualdien kasuan, berriz, %22,7 izan dira atzerritarrak, aurreko urtean baino %1,0 gehiago. Apartamentu turistikoetan, atzerritar jatorria zuten sarreren %47,2 eta gaualdien %43,4, abuztuan urte arteko %38,0ko eta %28,8ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.

Lurraldeka, Bizkaian eta Gipuzkoan beherakada eman da landetxeetako sarrera kopuruan, %8,6 eta %7,3, hurrenez hurren. Araban, sarrerek %7,4 egin dute gora. Gaualdi kopuruak erreparatuta, %1,2 egin dute gora Gipuzkoan. Araban eta Bizkaian, ordea, %12,9 eta %6,9ko beherakada egon da, urte batetik bestera. Apartamentu turistikoen sarreren kasuan, guztiz alderantzizkoa gertatu da: gorakada egon da Gipuzkoan (%28,9) eta Bizkaian (%24,1), eta beherakada Araban (%33,4). Gaualdiek gora egin dute Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, %18,2, %17,5 eta %4,1, hurrenez hurren.

Batez besteko egonaldia, landetxeetako kasuan, aurreko urtekoa baino altuagoa izan da, 3,72koa izan baita 2024an, eta 3,65ekoa 2023an. Apartamentu turistikoen kasuan, batez besteko egonaldia 3,06 egunekoa izan da, 2024ko abuztuan, iaz 3,19koa izan zen bitartean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK