
Arabako Foru Aldundiak ohar bidez adierazi duenez, apirilaren 7an abiatuko da errenta kanpaina, eta ekainaren 25ean amaituko da. 2024ko ekitaldiari dagokion errentak aurkeztu beharko dituzte zordunek, eta ohi bezala, egun batzuk lehenago zabalduko da aitorpen proposamenak kontsultatzeko epea, apirilaren 3an, hain zuzen.
Zergadunek ziurtagiri elektronikoa erabiliz ikusi ahalko dute euren proposamena, eta onartzeko edo aldatzeko epea apirilaren 7an zabalduko da.
Apirilaren 10ean, aldiz, errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurrez aurre egiteko aukera zabalduko da Arabako Foru Ogasunaren bulegoetan, Gasteizen, Laudion eta Guardian.
Bizkaikoa, apirilaren 10ean
Bizkaiko Ogasunaren aurtengo errenta kanpaina apirilaren 10ean hasiko da, eta ekainaren 20ean bukatu. Lurraldeko zordunek bere errenta aitorpenen zirriborroak aztertu ahal izango dituzte egoitza elekronikoan, eta behin aurkeztuta, 24 orduan aldatzeko aukera izango dute.
Hainbat berritasun ekarri ditu aurtengo kanpainak. Lehen 24 orduetan aitorpena aldatzeko aukera izateaz gain, itzulketa 300 euro baino handiagoa bada, aitorpena egitera behartuta egongo dira zergadunak, betiere 65 urte baino gutxiago baldin baditu.