Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak adierazi duenez, ez dute beharrezkoa ikusten egokitzapenak egitea foru aurrekontuetan, nahiz eta mutualisten diru itzulketek “eragin nabarmena” izango duten hauek ixterako orduan. Hala ere, baieztatu du 2025eko aurrekontuak “zalantzarik gabe onak izango direla”.
Ahaldun nagusiak gaineratu du beste urtebete luzatuko duela 200 euroko kenkaria PFEZn, 30.000 euro baino gutxiagoko errenten kasuan. Kenkari hori 2025eko errenta kanpainan aplikatuko da. Horrez gain, %70eko forfaitari eutsiko diote lehen sektorean lan egiten duten autonomoentzako.
Gonzálezek azpimarratu du neurri horiek guztiak onartzeko akordio politikoa beharrezkoa dela. "Kontziente naiz akordio horrek duen garrantziaz, bai ekonomiarentzat, baita gizartearentzat ere" adierazi du. "Oposizioari akordioak aurrera eramateko prestutasuna eskatzen diot” gaineratu du.