Ardoaren sektorea krisiari aurre egiteko prest dagoela dio Arabako aldundiak

25 milioi euro inbertitu dituztela gogorarazi du Ramiro Gónzalez diputatu nagusiak, sektorerako hartu diren neurri konkretuetan

Ysios upategia, Laguardian, Araban | Argazkia: iStock Ysios upategia, Laguardian, Araban | Argazkia: iStock

Ramiro González Arabako diputatu nagusiak nabarmendu du funtsezko elementuak direla Arabako Errioxako ardoaren “bereizgarritasuna, jatorria eta kalitatea”, merkatu globalean ematen ari den homogeneizazioari aurre egiteko baita kontsumoaren jaitsiera gainditzeko ere. Gonzálezek adierazi du Araban inoiz baino ardo hobeagoa ekoizten dela, eta ondorioz, sektorea prest dagoela krisiari aurre egiteko.

Diputatu nagusiak azpimarratu du ardoaren salmenta behera egiten ari dela, eta aldi berean, merkatuko lehiakortasuna gero eta nabarmenagoa dela. Ekoizpen kostuen igoera eta mahatsa saltzeko dauden zailtasunak ere aipatu ditu. Batik bat, upategi txikien kasuan, egoera kezkagarria dela gehitu du Gonzálezek.

Arabako Foru Aldundiak 25 milioi euro inbertitu dituela ere gogorarazi du diputatuak, sektorerako hartu diren neurri konkretuetan. Azkenik, erakunde eta gainerako eragileen parte hartzea eskatu du, sektorearen egitura hobetzeko “akordio handi bat” lortzeko.

Bestalde, Eva Lopez de Arroyabe EH Bilduko eledunak azken urteetan “ibilbide orri argirik” ez dela egon kritikatu du, eta horregatik dagoela sektorea “dagoen egoeran”. “Mahats bilketan lan egiten ari direnak suminduta” daudela gehitu du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK