Bask Atlantik erakundearen buru izango da Urkullu

Erakunde berriak EAEren interesak Europan defendatzea du helburu, eta Bilbon izango du egoitza

Iñigo Urkullu | Argazkia: Europa Press Iñigo Urkullu | Argazkia: Europa Press

Fundazio berri bat eratu da, Bask Atlantik izenekoa. Ardatz atlantikoaren defentsan eta EAEren interesak nazioartean hedatzeko asmoz, Iñigo Urkullu lehendakari oihak sortu ditu erakundearen oinarriak. Europara begirako fundazioa izango da, eta aurten jada martxan izatea aurreikusten da, 20 erakunde publiko eta pribaturen babesarekin.

Bilbon izango du egoitza nagusia fundazioak eta berezko izaera juridikoa ere izango du. Urkulluren alboan izango dira orain arte bere idazkaria izan den Miren Edurne Erezkano, eta fundazioko zuzendari izendatu duen Marian Elorza.

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan da Urkullu hiru legealdietan, eta EAEk Europan izan dezakeen eragina beti izan du begiz jota. Eskualde atlantikoaren inguruan sarritan mintzatu da, eta erkidegoa Europako erabakietatik at ezin dela geratu nabarmendu ohi izan du.

Albistea ezagututa, lehen erreakzioak iritsi dira. Itxaso Atutxa Bizkaiko Buru Batzarreko presidenteak albiste ona dela adierazi du, eta Urkulluk Europarekiko izan duen betiko konpromisoa gogoratu du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK